“Heriotza Nilo ibaian” eta “1.280 arima” iruzkinen atalean

2007 Maiatza 8
“Heriotza Nilo ibaian” eta “1.280 arima” iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Xabier Aristegietak itzulitako Agatha Christi-ren Heriotza Nilo ibaian liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Xabier Olarrak itzulitako Jim Thompson-en 1.280 arima liburuarena, Karlos del Olmok egina.

Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denea