Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia
Gaztelaniarako literatur itzulpenari buruzko lantegia antolatu du EIZIEk, gai horren inguruan gogoeta eta praktika egiteko helburuarekin. Izan ere, gure beste hizkuntzara sarritan egin behar izaten dira itzulpenak, baina ez dago horretarako tradizio edo ohitura handirik.
Maiatzaren 11n eta 12an egingo da lantegia, Gasteizko EHU-ko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean.
Bego Montoriok narratibaren itzulpenaz jardungo du, eta Gerardo Markuletak, berriz, poesiaren itzulpena izango du hizpide. Manu Lopezek egingo ditu koordinazio lanak.
Aurreinskripzioa egiteko azken eguna 2007ko apirilaren 25a izango da.
Jarduerak atalean aurkituko duzu lantegiari buruzko informazio gehiago.