Itzulpen memoriak kudeatzeko doako programa
Nero AG taldeko kide den across Systems enpresak itzultzaile autonomoei guztiz doan eskaintzen die across Personal Edition bertsioa. Itzulpen plataforma integratua da, beste programa ezagun batzuekin guztiz bateragarria. Barne hartzen ditu honako osagai hauek: crossTank itzulpen memoria, crossTerm terminologi sistema, crossDesk formatu editorea, crossSearch bilaketa tresna eta crossCheck kalitate gestorea.
Itzultzaileak Registration of freelance translators erregistro orria bete behar du. Hala, horren ostean, mezu elektronikoz jasoko across Personal Edition mugarik gabe erabili ahal izateko lizentzia. Erregistro orrian emandako datuak enpresaren web orriko datu basean agertuko dira, plataforma darabilten munduko itzulpen enpresa eta agentziek sistema erabiltzeko prest dauden itzultzaileak erraz aurkitu ahal izateko.
across Personal Edition aplikazio independente moduan ez ezik, urruneko Standby sistema moduan ere erabil daiteke. Hala, era isolatuan lan egiteaz gain, itzultzaileak aukera izango du across (crossWAN) zerbitzariei lotuta, taldean lan egiteko aukera ere izango du aukera.
Azken bertsioa jaitsi nahi izanez gero, hemen klik egitea (450 Mb) aski da.