Laguntzak frantseseko itzultzaileentzat

2007 Apirila 2
Laguntzak frantseseko itzultzaileentzat

Akitaniako Agence Régionale pour l'Écrit et le Livre ARPEL etxeak, Tarazonako Itzultzaile Etxearen bitartez, laguntzak emango ditu Bordelen hilabeteko egonaldiak egiteko, frantsesetik gaztelerara, katalanera, gailegora edo euskarara ari diren itzultzaileentzat.

Laguntza jasotzaileek 1000 euroko ordainsaria jasoko dute eta ARPELek horretarako duen Prévôté etxean hartuko dute ostatu.

Argibideak:

Itzultzaile Etxea
Centro Hispánico de Traducción Literaria
www.casadeltraductor.com
Borja, 7 casa 4
50500 Tarazona (Zaragoza)
Tel. +34 976643012