"Maitale koitaduen kronikak" eta "Zalditeria Gorria" iruzkinen atalean

2007 Apirila 2
"Maitale koitaduen kronikak" eta "Zalditeria Gorria" iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Koldo Bigurik itzulitako Vasco Pratolini-ren Maitale koitaduen kronikak liburuaz Karlos de Olmok idatzi duen kritika eta Olga Mtz. de Marigortak eta Roberto Serranok itzulitako Isaac Babel-en Zalditeria Gorria liburuarena, Mikel Garmendiak egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.