Bolognako Haur Liburuen Azoka
Udaberrian urtero legez, heldu da aurten ere Bolognako Haur Liburuen Azoka 2007ko apirilaren 24tik 27ra bitarte, haurrentzako produkzioaren arloan dagoen nazioarteko azoka nagusia. Beste urte batzuetan bezala, azokaren barruan, Biblit italiar literatur itzultzaileen taldeak Itzultzaileen Zentroa gidatuko du, itzultzaileen elkargune bihurtzen baita azokak irauten duen lau egunetan.
Itzultzaileen Zentroak mundu guztiko itzultzaile elkarteei aukera eskaintzen die argitalpenak eta era guztietako informazioa bana dezaten. Gune horretan, bestalde, hitzaldi eta jarduerak izan ohi dira; hona hemen aurtengo behin-behineko programa:
Apirilaren 24a
- 11:00-12:00 Itzulpen tailerra, ingelesa sorburu hizkuntza hartuta: Maria Concetta Scotto di Santillok Paolini fantasiazko lanen laborategia irekiko du (Eragon, Eldest).
- 15:00-16:30 Artur eta minimeoak: liburua eta filma. Hizketaldia; parte-hartzaileak: Maria Bastanzetti (liburuaren itzultzailea), Elena Di Carlo (filmaren itzultzailea) eta Francesco Vairano (egokitzailea/elkarrizketen idazlea)
Apirilaren 25a
- 10:00-11:00 Hizketaldia Alessandro Gelsorekin (Mondadori junior-eko editorea). «Idazlea eta itzultzailea: zer-nolako harremana dute?»
- 11:30-13:00 Itzulpen tailerra, suediera sorburu hizkuntza hartuta, Laura Cangemi itzultzailearekin.
- 15:00 Mahai-ingurua. «Zergatik itzuli behar da haur literatura?» Parte-hartzaileak: Rita Ghesquiere (Lovainako Unibertsitatea, Belgika), Hasmig Chahinian (La joie par les livres zentroko mundu arabiarreko atalekoa), Eva Rogo-Levenez (Afrikako literaturaren itzultzailea), Agnes Vogt (Nederlanderazko Literaturen Ekoizpenerako eta Itzulpenerako Fundazioa) eta Mauro Rosi (Unesco).
Apirilaren 26a
- 14:00-15:00 Domenica Luciani. «Alemanezko haur literatura».
- 15:30-16:30 Bettina Renzoni. «Geronimo Stilton alemanez».
- 17:00-18:30 Flora Staglianò. «Itzulpengintza haurrentzako produktuen bikoizketan eta azpitituluetan».