Literatur itzulpenerako laguntzak Tarazona Itzultzaileen Etxean
Aragoiko Gobernuak literatur itzulpengintzarako laguntzen deia egin du Tarazona Itzultzaileen Etxearen (Centro hispánico de traducción literaria) bitartez.
Lau laguntza dira, literatur itzultzaileen langintza aitortu eta laguntzeko asmoz ematekoak, langintza hori ezinbestekoa baita idazleen eta irakurleen arteko loturak eratzeko, baita herrien, hizkuntzen eta kulturen artekoak ere.
Laguntza bakoitzak eskubidea emango du Tarazona Itzultzaileen Etxean hilabete bat edo bi egoteko (ostatua eta instalazioak erabiltzea), eta 1.500 euroko laguntza jasotzekoa. Itzulpen proiektuak edozein literatur obra har dezake, eta munduko edozein hizkuntza izan dezake sorburu nahiz xede.
Eskaerak 2007ko martxoaren 30 bitarte aurkezten ahal dira.
Argibide gehiago:
Deiaren oinarriak eta eskaera orria (gazteleraz, PDF)