“Bidaiak scriptoriumean zehar” eta “Mirarien kalezuloa” iruzkinen atalean

2007 Martxoa 5
“Bidaiak scriptoriumean zehar” eta “Mirarien kalezuloa” iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Oskar Aranak itzulitako Paul Auster-ren Bidaiak scriptoriumean zehar liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Patxi Zubizarretak itzulitako Nagib Mahfuz-en Mirarien kalezuloa liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.