Ikus-entzunezko itzulpenari buruzko biltzarra
Vigoko Filologia eta Itzulpengintza Fakultateak antolatuta, 2007ko otsailaren 5etik 8ra bitartean Euskal Herri, Galizia eta Kataluniako Ikus-entzunezko Itzulpenari buruzko I Biltzarra egingo da.
Lau egunean zehar Espainiako estatuko autonomia erkidegoetako telebista publikoetako (ETB, TVG eta TV3) hizkuntza arduradunak bilduko dira hiru autonomia erkidegoetako hainbat itzultzaile-egokitzaile, bikoiztaile eta bikoizketako zuzendarirekin batera. Horri esker biltzar hau aukera paregabea dugu bikoizketarako itzulpenaren gainean euskarak, galegoak eta katalanak agertzen dituzten hizkuntza errealitate desberdinez eztabaidatzeko.
Biltzar honek bikoizketak Euskal Herrian, Galizian eta Katalunian izan duen historia eta bizi izan duen garapenaren berri jakinarazi nahi die parte-hartzaile guztiei, bikoizketaren gaineko ikuspegi orokorra izateko baliagarria gertatuko zaiena gaur egungo ikus-entzunezko itzulpenaren egoera zein den hobeto ulertzeko.
Halaber, antolatzaileek ikus-entzunezko merkatu profesionalaren nondik-norakoak erakutsi nahi dizkiete bertaratuko diren guztiei. Azkenik, ikus-entzunezko itzulpengintzan jarduten duten profesionalen lan esperientziaren berri emango da eta horretarako eguneroko jardunetik ateratako adibideak jarriko dira, ikus-entzunezko itzulpenak sortzen dituen arazoak ezagutzeko balioko dutenak.
Aipatu behar Euskal Herritik Asier Larrinaga, ETBko hizkuntza arduraduna, eta Beatriz Zabalondo, ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzailea, joango direla.
Jardunaldi hauei buruzko argibide guztiak biltzarraren web orrian aurki daitezke.