"Katilinarenak" eta "Loti ederrak" iruzkinen atalean

2007 Otsaila 5
"Katilinarenak" eta "Loti ederrak" iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Joxan Elosegik itzulitako Amélie Nothomb-en Katilinarenak liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Ibon Uribarrik itzulitako Yasunari Kawabata-ren Loti ederrak liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.