"Zalakain abenturazalea" eta "Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia" iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Koro Navarrok itzulitako Pio Baroja-ren Zalakain abenturazalea liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Xabier Olarrak itzulitako Mark Haddon-en Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia liburuarena, Mikel Garmendiak egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.