Jakintzaren arbola eta Hiltzailea nire baitan iruzkinen atalean
![Jakintzaren arbola eta Hiltzailea nire baitan iruzkinen atalean Jakintzaren arbola eta Hiltzailea nire baitan iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1165235184/@@images/dc39422e-02f7-4eff-928d-a34ae642987d.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Josu Zabaletak itzulitako Pio Baroja-ren Jakintzaren arbola liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Miel Anjel Elustondok itzulitako Jim Thompson-en Hiltzailea nire baitan liburuarena, Mikel Garmendiak egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.