«Nima, Namtxeko sherpa» eta «Iqbalen historia» iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Antton Olanok itzulitako Josep-Francesc Delgadoren Nima, Namtxeko sherpa liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Lurdes Auzmendik itzulitako Francesco d'Adamoren Iqbalen historia liburuarena, Mikel Garmendiak egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.