Euskarazko bikoizketa
Euskarazko bikoizketaren inguruko lehen batzarra antolatu du EIZIEk, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzarekin.
Euskarazko bikoizketan diharduten profesionalen arteko egun bateko saioa izango da, jarduera horretan interesa daukaten guztiei irekia: itzultzaileak oro har, eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan ari diren ikasleak, profesionalak eta adituak.
Batzar horretan euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertuko dira. Hizlariek erakustaldi praktikoa egiteko aukera izango dute.
Hizlariak:
Asier Larrinaga (ETB)
Jesus Eguzkitza (Mixer Edertrack)
Iñaki Zubizarreta (Mixer Irusoin)
Marian Galarraga (Tinko)
Eguna: azaroaren 23an
Tokia: Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea, Eskoriatzan
Izena emateko epea: azaroak 13-20, biak barne
Prezioa: 25 euro (ikasleak eta langabeak doan).
Datozen egunetan egitarau zehatza zabalduko da.