Cymdeithas Cyfieithwyr Cymru

2006 Urria 29
Cymdeithas Cyfieithwyr Cymru

Hona hemen Gales Herriko Itzultzaile Elkarteak bere webgunean sarreran egiten duen aurkezpena, hitzez hitz kopiatua: Elkartea Cymdeithas Cyfieithwyr Cymru (Gales Herriko Itzultzaile Elkartea) 1976 urtean sortutako Gales/Ingeles itzultzaileen elkarte profesionala da. 144 bazkide ditu, direla dedikazio osoko edo noizean behineko itzultzaile profesionalak, direla beren lanagatik, beste zenbait arduraren artean, itzulpenak egitea ofizialki dagokienak.

Sektore publikoan itzultzaileentzako lanpostuak udaletxe, erdi-mailako administrazio, ikastetxe eta abarretan aurkitzen dira. Beste itzultzaile batzuk itzulpen enpresa pribatuetan zein autonomo gisa lan egiten dute.

Elkartearen bazkide gehienek idatzizko itzulpenetan badihardute ere, berauetako %25ek gutxienez aldibereko itzulpenak ere egiten dituzte. Zerbitzu mota hau udalbatzetan, Asanblada Nazionalaren jardunetan, epaiketetan, eta ikerketa publikoetan behar izaten da, besteak beste.

Jarduerak

Itzulpenaren inguruko arazo desberdinei buruz aritzeko mintegia izateaz gain, Elkarte honek itzultzaileak ordezkatzen ditu hizkuntz edo itzulpen politika finkatzen den zenbait lekutan. Elkarteak urteroko dirulaguntza bat jasotzen du Gales Herriko Hizkuntza Batzordetik, Gales Herrian lanbide hau sustatzeagatik hain zuzen. Honako hauek dira Elkartearen zenbait egiteko:

  • itzultzaileentzako azterketak eta baloraketak antolatzea
  • Bazkideen zerrenda bat argitaratzea
  • Lantegiak eta biltzarrak antolatzea
  • itzulpen arazoei buruzko aholkuak ematea

Borondatezko erakunde bat da Elkartea. Administrazio-batzorde bat arduratzen da ekonomi eta politika gaiez. Elkartearen azterketa eta baloraketa lanak, berriz, Azterketa Batzordearen ardurapean daude.

Bi soldatapeko lanpostu mantentzen dira: egun osoko administraria eta egun erdiko zuzendaria.

Ongi etorri!

Webgunearen gainerako orrialdeak galesez eta ingelesez bakarrik agertu arren, gune honetaz baliatu nahi dugu beste herrialdeetako hizkuntz mugimendu edo-ta itzultzaile elkarteekiko harremanak sendotzeko. Hori dela eta, ekarpenak gure Forum sailera bidaltzera, edo-ta gai egoki bati buruzko artikulu edo helbideren bat Lokarriak sailean sartzera gonbidatzen zaitugu. Bestalde, ikastaroak, biltzarrak eta itzulpen lanak Iragarkiak sailean iragar daitezke.

Bazkideen zerrenda eskuratzeko, ikusi Bazkideak saila. Bazkideen Zerrendaren aleak eta azterketa eta baloraketa zerbitzuari buruzko xehetasunak eskatzeko, gure bulegoarekin harremanetan jarri:

Cymdeithas Cyfieithwyr Cymru
Bryn Menai, Ffordd Caergybi
Bangor, Gwynedd, LL57 2JA