Ender Abadoglu
Ender Abadoğlu turkiar itzultzailea espetxeratu egin dezakete, Noam Chomsky-k eta Edward S. Herman-ek idatzitako liburu bat ingelesetik turkierara itzuli izanagatik.
Turkian epaiketa hasi zuten, 2006ko uztailean, Noam Chomsky-k eta Edward S. Herman-ek idatzitako Manufacturing Consent: the Political Economy of the Mass Media (Onespena fabrikatu: hedabideen ekonomia politikoa) liburuaren aurka, hedabideen azterketa eta kritikaren alorrean mundu zabalean maisu-lantzat hartua den arren.
Fiskalak 1,5-6 urte bitarteko espetxe zigorra eskatu du Fatih Tash argitaratzailearentzat, Ömer Faruk Kurhan eta Lütfi Taylan Tosun editoreentzat eta Ender Abadoğlu itzultzailearentzat, Turkiar errepublika, Turkiako Biltzar Nazional Nagusia eta abar iraintzeagatik eta turkiarren arteko herra eta gatazka pizteagatik.
Mesedez, jo Aram Yayıncılık argitaratzailearen webgunera eta izenpetu epaiketa indargabetzearen aldeko agiria.