IGNITE proiektua eta itzulpena

2006 Urria 2
IGNITE proiektua eta itzulpena

IGNITE proiektua Europar Batasunean kokaturiko proiektua dugu. 2005eko apirilean hasi eta 2007ko apirilean amaituko da. Helburu du hizkuntz azpiegiturako baliabideak elkarrengana biltzea eta haienganainoko helpidea erraztea eta merkatuan txoko bat lortzea. Horrek oinarriak jarriko ditu Europan eduki digitalak sortzen dituzten industriek arrakasta lor dezaten.

Aurrekariak

Europako hizkuntza eta kultura ondare aberatsa informazioaren garaian babestea eginkizun nagusietako bat da, baita negozioetarako eta politikarako benetako aukera ere. Europar herritarrentzat milurteko honetako informazioaren gizartean parte hartu ahal izateko aurrebaldintza da. 1980. urtetik aurrera, lokalizatzeko (tokian tokiko ezaugarrietara egokitzeko) industria arin bai arin bilakatu da informazio gizarte berdintasunezkoa, hizkuntza askotarikoa eta kutur artekoa lortzeko eragileetako bat. Lokalizatzea —gaingiroki defini daiteke eduki digitala hizkuntza eta kultura aldetik merkatuan merkatuko edo tokian tokiko eskakizunetara egokitzea— gizartean onarpena irabaziz joan da.

Guztiarekin ere, bertakotze industria horrek ez du hizkuntz datu eta tresnak biltzen dituen azpiegitura sendo batera erraz heltzerik, eta hura aurrebaldintza muntaduna gertatzen da eduki digital hizkuntza askotarikoak, kultur zeharrekoak eta multimodalak sortzeko orduan dirua eta denbora eraginkortasunez aurrezteko. Premiazkoa da, erabat, oinarrizko egitura bat sortzea nazioartekotze eta lokalizatze esfortzu etengabea bideratzeko, batez ere, zertan esanik ez, hiztun gutxiago dituzten hizkuntzetarako.

IGNITEk europar hizkuntza baliabideen biltegi zentral eta eskuragarri bat ezarriko du, lokalizatze industriari estu loturik eta hark babestuta, Europako Batzordeko adituek hainbat txosten eta ikerlanetan aholkaturikoaren haritik (esaterako: Export potential and linguistic customisation of digital content products and services, D. Worlock - Chairman Electronic Publishing Services; New media localisation, a report to the European Commission, Reinhard Schäler).

Jomugak

  • Biltegi zentral bat eta gune fokal bat abiaraztea, lokalizatze lanerako europar hizkuntz baliabideen ekimen behar-beharrezko bat ezarrita;
  • Lan fluxua automatizatzeko eredu etengabe eguneratuak erakustea, europar enpresei lokalizatze industrian moldatzen eta bizitzen irauten laguntzeko, etengabe aldatu ez ezik, oso lehiakortasun handikoa baita ere, modu globalean jokatzeaz gain:
  • Erakusleihoa izatea lokalizatze hizkuntz baliabideen erakarmenerako eta sortzen dituzten aukera komertzialetarako, bidenabar hizkuntza baliabideetarako merkatu txoko bat garatzen asistitzeaz gain ere.

Helburuak

  • Elkarrekin metatzea lokalizatze industriarako hizkuntz azpiegiturako baliabideak: eduki digitalak, terminologia hizkuntza bakarrekoak eta bikoak, itzulpen memoriak, tresnak eta teknologiak, baita estandar muntadunak ere;
  • Hizkuntza baliabideen euskarri sare bat ezartzea europar lokalizatze industrian, nazio izangaiak barne daudela, barne hartuko dituela eduki digitalen argitaratzaileak, zerbitzu-hornitzaileak, teknologi garatzaileak, estandarizazio kidegoak eta estandarizazio egiaztatze ekimenak, haietako bakoitza kontsortzioan ordezkatuta dagoenez gero:
  • Hizkuntza baliabide esanguratsuetarako helpide egokia eskuratzea eduki-garatzaileei, zerbitzu-hornitzaileei, baita lokalizatze soluzio- eta zerbitzu-hornitzaileei ere;
  • Estandarizazioa zenbateraino betetzen den egiaztatzeko metodologiak garatzea;
  • Laborategi esparruan lokalizatze "egokierak" inplementatzea lokalizatze teknologietan eta soluzioetan punta-puntakoak eta onenak erakusteko asmoz, baita lokalizatze estandar muntadunak egiaztatzekoetan ere;
  • Elkarrekin lanean jardutea lokalizatze industriarako merkatuan txoko bat egiten eta hizkuntza baliabideen hornitzaile sare bideragarri bat ezartzen.