Inork ikusi ezin duena eta Mila eta bat gauen gauak iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Txomin Arratibelek itzulitako Sinclair Smith-en Inork ikusi ezin duena liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Patxi Zubizarretak itzulitako Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.