"Oaxacako egunerokoa" eta "Herritarra" iruzkinen atalean

2006 Uztaila 4
"Oaxacako egunerokoa" eta "Herritarra" iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Jaione Alberdik itzulitako Oliver Sacks-en Oaxacako egunerokoa liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Patxi Ezkiagak itzulitako Thomas Hobbes-en Herritarra liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.