Literatura Unibertsaleko beste bi autore euskaraz
Itziar Otegi eta Jose Morales itzultzaile eta EIZIEko kideek liburu bana euskaratu dute Literatura Unibertsala bildumarako: Axenario (Jules Renard) eta Zazpi urkatuak (Leonid Andreiev), hurrenez hurren.
Argitalpen berriok ekainaren 30ean aurkeztuko dira jendaurrean, Donostian, goizeko 11etan. Aurkezpen ekitaldia irekia izango da joan nahi duen guztiarentzat, eta Udal Liburutegiko sotoan egingo da (San Jeronimo kalean). Parte hartuko dute:
Itziar Otegi itzultzailea
Jose Morales itzultzailea
Igone Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
Joseba Ossa EIZIE elkarteko lehendakaria
Inazio Mujika Alberdania argitaletxeko arduraduna
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko arduraduna