Translators´ Companion sarean da orain

2006 Ekaina 15
Translators´ Companion sarean da orain

Joan deneko hamar urteetan, Translators' Companion eskuliburuak erakutsi du argibide iturri oparoa dela Europan egiten den literatur itzulpengintzaren berri izateko. Interneteko bertsio hau dela eta erabat eguneratu eta osatu dute.

Literatura itzultzen edo itzularazten dutenek orotariko informazioa aurkituko dute *Translators´ Companion* honetan. Webgunearen datu baseak askotariko zehaztasunak jasotzen ditu: erakunde nazionalak eta nazioartekoak, Europako itzultzaile-etxeak eta itzultzailea lan batean lasai jarduteko giroa duten bestelako erakundeak, literatur itzulpengintzako ikasketak eta trebatzen jarraitzekoak, eta literatur itzultzaileek dirulaguntzak jasotzeko dituzten aukerak, hala Europan nola Europatik kanpo.

Interneteko *Translators´ Companion* Europako Literatur Itzultzaileen Elkarteen Kontseiluak (CEATL) emandako babesaz sortu da, eta Europako zenbait erakunderen dirulaguntza jaso du.