Loroaren teorema eta Groucho eta ni iruzkinen atalean
![Loroaren teorema eta Groucho eta ni iruzkinen atalean Loroaren teorema eta Groucho eta ni iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1146565304/@@images/540aa30c-5bba-4e60-8def-27ad665b6572.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Jon Muñoz-ek itzulitako Denis Guedj-en Loroaren teorema liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Aintzane Atela eta Miren Arratibelek itzulitako Groucho Marx-en Groucho eta ni liburuarena, Karlos del Olmok egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.