“Loroaren teorema” eta “Groucho eta ni” iruzkinen atalean

2006 Maiatza 2
“Loroaren teorema” eta “Groucho eta ni” iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Jon Muñoz-ek itzulitako Denis Guedj-en Loroaren teorema liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Aintzane Atela eta Miren Arratibelek itzulitako Groucho Marx-en Groucho eta ni liburuarena, Karlos del Olmok egina.

Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.