Itzulpengintza Turingo Nazioarteko Liburu Azokan
2006ko maiatzaren 4tik 8ra, Turinen izango den Nazioarteko Liburu Azokaren barruan, ohi bezala L'Autore Invisibile elkarteak itzultzaileen eta itzulpengintzaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Idazlea eta bere doblea: itzuli eta itzulia izan. Nolako harremanak lotzen ditu idazlea eta itzultzailea? Elkarren mendekotasunak, ziurrenik, eta ia inoiz ez aukerak...
Itzulpenetako italiera: nolakoa da irakurtzen ditugun itzulpenetako hizkuntza?
Gai horien inguruan arituko dira egun horietan idazle, editore, hizkuntzalari eta, jakina, itzultzaileak.
Bestalde, Itzultzailearen bulegoan deituriko jardueraren baitan, hiru topaketa antolatu dituzte, eta itzulpengintza zuzenean bizitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestelako topaketen bidez, itzultzaileak eta beren lana ezagutzeko bidea ere izango dute.
Jarduera hauei buruzko xehetasun gehiago: Fiera di Torino