Itzulpen laguntzak
Espainiako gobernuko Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzak deialdi baten bitartez espainiar egileen obrak Espainiako hizkuntza ofizialetara itzultzeko eta argitaratzeko laguntzak emango ditu 2006an.
Deialdiak adierazten duenez, laguntza hauen xedea da «espainiar kulturen arteko komunikazioa sustatzea, Espainian ofizial diren hizkuntzetara itzuli eta argitaratuta espainiar egileek jatorriz beste edozein hizkuntza ofizialetan idatzitako obrak, era horretan Espainiako liburutegien funtsak sendotzeaz gain, Erkidego Autonomoen arteko kultur bateratasuna sustatu eta laguntzeko».
Laguntza hauek eska ditzakete bi urtez, gutxienik, etengabe lanean daramaten argitaletxeek. Eskaerak aurkezteko epea 2006ko maiatzaren 3an amaituko da.
Laguntza deia 2006ko martxoaren 22an argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak. Argibide gehiago (PDF formatuan):