Webegune berria zabaldu du ATeLPek

2006 Martxoa 15
Webegune berria zabaldu du ATeLPek

«Itzulpenak ulergarri egiten du mundua. Kulturen arteko komunikazioaren lokarri, itzulpena dago gure munduaren aurrerapenaren eta garapenaren oinarrian». Horrela definitzen du itzulpengintza Associação de Tradução em Língua Portuguesa elkartearen webgune berriak.

ATeLP - Associação de Tradução em Língua Portuguesa elkarte pribatua da, 2005eko uztailaren 8an sortua itzultzaile talde baten eraginez.

ATeLP kultura eta zientzia elkartea da, eta helburua du itzulpengintzaren praktika, ikaskuntza eta irakaskuntzaren inguruko informazioa hobetu, garatu, sustatu eta hedatzea, batik bat portugesetik eta portugesera egindako itzulpengintzaren esparruan.

Argibide gehiago:
Associação de Tradução em Língua Portuguesa
http://www.atelp.org/