«Zorte ona» eta «Sargazo itsaso zabala», iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Eskarne Mujika Gallastegik itzulitako Rovira&Trías de Bes-en Zorte ona liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Txomin Arratibelek itzulitako Jean Rhys-en Sargazo itsaso zabala liburuarena, Mikel Garmendiak egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.
On dagizuela!