Heinrich Heineren olerkiak

2006 Otsaila 16
Heinrich Heineren olerkiak

Orain 150 urte, 1856ko otsailaren 17an, hil zen Parisen Heinrich Heine , XIX. mendeko idazle aleman handietako bat. Susa argitaletxeak sarean jarri berri ditu Heine-ren poemez egindako euskal itzulpenak.

Dusserdolfen 1797an jaioa, bere poema eta kantuekin eta bidaia-kronikekin arrakasta lortu zuen. Alemaniako botere eta pentsamenduarekiko kritiko, ironia eta sarkasmoaren maisuetako bat izan da, eta bere idatziek oihartzun handia izan dute.

Euskarara ere iritsi ziren, 1920ko hamarkadan. Joseba Arregi Txingudik euskaratu zituen Bitarte eta Itzulia poemarioak eta Heine-ren olerkiak liburuan plazara eman 1927an. Txingudiz gain, hala ere, Klaudio Sagarzazu Satarkak, Martin Oiartzabalek, Jokin Zaitegik eta beste zenbaitek ere euskaratu dituzte idazle alemanaren poemak.

Susa argitaletxeak sarean duen Armiarma proiektu indartsuaren barruan, Heine-ren olerkiak liburua eta beste poema solteak dauzkazu irakurgai.