Interpretazio Soziala EHUn

2006 Otsaila 16
Interpretazio Soziala EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak bigarren aldiz antolatu zuen interprete sozialak prestatzeko Interpretazio Sozialaren Oinarriak izeneko ikastaroa.

Zerbitzu publikoen esparruan etorkinekin diharduten interpreteen beharra handituz doa gure gizartean. Orain arte, interprete lanetan aritu direnak prestakuntzarik gabeko jendea eta bolondresak izan dira batik bat. EHUn Euskal Herri mailan zegoen hutsuneaz jabetu eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak eskainitako babesarekin, 2004. urteko udazkenean lehenengo ikastaroa antolatu zuten. Bi urte hauetan ia 100 ikaslek egin dute ikastaroa eta unibertsitate bertako gazte kopuru handi batez gain, Bielorrusia, Belgika, Frantzia, Errusia, Liberia, Malaysia, Maroko, Mauritania, Mexiko, Moldavia, Peru, Portugal, Sahara, Txina...ko ikasleak izan dituzte.

Honako irakasgai hauek osatu zuten 70 ordutako ikastaroa (72 h. 2005ean):

  • Interpretazio sozialaren teoria (6h/8h 2. urtean)
  • Interpretazio modalitate ezberdinen praktika orokorra (12h)
  • Terminologia (10h)
  • Zuzenbidea (4h)
  • Munduko Kulturak (16h):
    • Afrika Iparraldea
    • Saharaz Beheko Afrika
    • Txina
    • Europa Ekialdea

  • Interpretazio praktikak -bakoitzaren hizkuntzen arabera- (20h)
    • Arabiera
    • Frantsesa
    • Errusiera
    • Ingelesa
    • Txinera
  • Mintegia (2h)
  • Irakasleen artean Madrilgo zerbitzu publiko askotan interprete lanetan diharduten profesionalak, beste unibertsitate batzuetako irakasleak eta bertako terminologo, abokatu eta profesionalak izan ziren.

    Ikasle atzerritar askok Gasteizko Udaleko gizarte zerbitzuetarako lan egiten dute dagoeneko eta zerbitzuaren arduradunen esanetan, prestakuntza funtsezkoa da kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi bada.

    Etorkizunean zerbitzu publikoetako interpreteen eskaria handitzea espero dugu eta bide batez, profesional hauek gainerako interpreteek adinako onarpena izatea.