EIZIEk sustatutako www.basqueliterature.com webgunea zabaldu da

2005 Azaroa 28
EIZIEk sustatutako www.basqueliterature.com webgunea zabaldu da

Atari eleanitza da, lau hizkuntzatan baitago: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Sarean euskal literaturaren inguruan dagoena jasotzeaz gain, tresna erabilgarria izan nahi du euskal literatura idatzia ezagutu eta bertara hurbildu nahi duen edonorentzat, bai Euskal Herrian, bai mundu zabalean ere.

Atari honetako atalen artean honako hauek aurki ditzakegu:

Euskal Literatura, ikertzaile ezagun batzuen lana biltzen da bertan, gure literaturaren ikuspegi historiografikoa eskainiz. Bestetik, gaur egungo literatur ekoizpenaren alderdi soziologikoak ere biltzen dira gune mamitsu honetan.

Bigarren atala Katalogoa dugu, eta hainbat egile, idazlan eta itzulpen aurkezten dira bertan.

Azkenik, Loturak (instituzionalak, akademikoak, bibliografikoak, itzulpenentzako laguntzen ingurukoak, eta abar) eta Albistegia ere aurkituko dituzu web gunean.

Nabarmendu beharra dago www.basqueliterature.com webgunearen albisteak XML jario bidez jaso daitezkeela.

Argazkian ageri dira www.basqueliterature.com webgunearen arduradunak, ezker-eskuin; Marijo Olaziregi, Aiora Jaka (webmasterra), EIZIEko lehendakari Joseba Ossa eta Luistxo Fernandez, alderdi teknikoaz arduratu den CodeSyntax enpresaren ordezkaria.

Albiste gehiago:

Basqueliterature.com euskal literatura atari berria aurkeztu dute (Gara 05/11/29)

Euskal literaturaren mapa jarri du interneten Itzultzaileen Elkarteak (El Diario Vasco 05/11/29)