Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak

2005 Azaroa 21
Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak

Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia jardunaldiak izango dira 2005eko abenduaren 19an eta 20an Leioako EHUko campusean .

Antolatzaileen esanetan, "Euskararen normalizazioan aurrera egiteko funtsezkoa den alor honetan aurrerapauso handiak eman dira azken urte hauetan, eta uste dugu denen artean gogoeta eta eztabaida egitea mesedegarria izan daitekeela lan honekin kezkatuta gauden guztiontzat. Jakina da hizkuntza guztietan espezialitate-hizkerak hizkera estandarraz baliatzen direla, neurri batean.

Euskararen kasuan, hizkera hauek hizkuntzaren kodifikazio eta estandarizazio prozesuarekin batera garatzen ari direnez, zenbait arazo sortzen dira, arretaz aztertu behar direnak. Jardunaldi hauetan estandarizazioa eta espezialitate-hizkeren garapena lortzeko eginkizun honetan beharko liratekeen irizpideez aritu nahi dugu".

Hitzaldiak eta komunikazioak lau alor hauen barruan kokatuko dira:

1. Hiztegi Batua eta terminologia
2. Gramatika-arauak eta espezialitate-hizkerak
3. Diskurtso espezializatua eta diskurtso orokorra
4. Corpusak eratzeko eta ustiatzeko irizpideak

Programa osoa ikusteko:

Sustatu

Uzei

Iturria:

Euskadi.net