Manu Lopez, “Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan”

2005 Azaroa 14
Manu Lopez, “Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan”

Lan honen bidez literatur itzulpengintzaren arlo eta jarduera berezi bana aztertu nahi izan dugu. Arlo berezi hori Haur eta Gazte Literatura da, euskal literaturaren barruan urte gutxitan dinamikotasun aparta erakutsi duen arloa. Jarduera berezia, berriz, autoitzulpena da, hau da, obra baten egileak berak egindako itzulpena.

Euskal Haur eta Gazte Literatura euskal literaturaren azpisistema gisa definitu izan dugu beste lan batzuetan; menpeko sistema gisa eratzeko baldintzak, ordea, 80ko hamarkadan zehar hasi zien itxuratzen, hau da, duela oso urte gutxi.

Bestalde, autoitzulpena jarduera berezia dela diogu, gertatu ahal izateko baldintza jakin batzuk gertatu behar direlako. Lehenbizi, eskualde edo eremu elebidunetan sortu behar da, autoitzulpenaren egilea elebiduna izan behar da. Bigarrenik, literatur itzulpengintza ez baita jarduera naturala, itzultzeko prestakuntza edo dohain jakin batzuk izan behar ditu. Eta, hirugarrenik, bere lan propioa itzultzera bultzatzen duen egoera bat egon behar da tartean: dela bestelako itzultzaile faltagatik, dela idazlana beste hizkuntzan berridazteko gogoa, dela literatura horren egoera berezia…

Manu Lopez Gaseni (Bilbo, 1961) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Euskal haur eta gazte literaturaren eremuan, itzulpengintzarekin zerikusia duten arloak ikertu ditu: euskaratutako literatura, kanporatutako literatura, eta, oraingo honetan, autoitzulitako literatura.

Argitaletxea: Utriusque Vasconiae, Donostia, 2005eko maiatza
"Kritika literarioa" saila