Literatur itzulpena Sautrelan

2005 Azaroa 4
Literatur itzulpena Sautrelan

Bihar, azaroak 5, 14:40tan Ambrose Bierce idazleari buruz arituko da Xabier Olarra itzultzailea Sautrelan .

Xabier Olarrak Ambrose Bierceren Deabruaren hiztegia argitaratu zuen 2000 urtean Literatura Unibertsala bildumaren barruan (87 zk.). Itzulpen honek aipamen berezia jaso zuen 2001 urteko Euskadi Sarietan

Xabier Olarra, itzulpenak soilik argitaratzen dituen Igela argitaletxeko arduradunetako bat da eta hamaika idazlanen itzultzailea.

Deabruaren hiztegia eta Ambrose Bierce

Deabruaren hiztegia egilearen obrarik adierazgarriena da, munduari buruz hark zuen ikuspegia egokien liburu horrexek jasotzen duelako. Xabier Olarra itzultzailearen aburuz, Ambrose Biercek kritikarako joera handia zuen, eta umorea eta zorroztasuna gupidarik gabe erabiltzeko zaletasuna, eta gizakiaren alderdi kaskarrenak egurtzekoa. Idazleak kritika lan hori bere garaiko aldizkari eta egunkarietan egin zuen. Hala, Deabruaren hiztegia ia 30 urtetan zehar idatzitako hainbat lanen bilduma da. (Euskararen Berripapera: 108 zkia. 2001eko Maiatza)

Itzulpen honi buruzko hiru kritika aurkituko dituzu hemen:
Susa