Wordfast ikastaroak

2005 Urria 28
Wordfast ikastaroak

Ekaineko esperientziaren ondoren, beste bi ikastaro antolatu ditu IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, Donostian eta Bilbon, Wordfast instalatu eta erabiltzen ikasteko.

UZEIko Lore Azkarate eta Nekane Roriguezek eta Karlos del Olmo itzultzaileak emango dituzte bi ikastarook, azaroan zehar, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Txanda bakoitza 10 lagunentzako izango da eta udal edo mankomunitateetan dabiltzan itzultzaileek izango dute lehentasuna. Matrikula, 151 €.

Izena emateko azken eguna azaroaren 9a izango da.

Ekintza honen bidez, IZOk itzulpen-memorien eta itzulpenerako teknologia berrien erabilera bultzatu nahi du eta euskal itzultzaileen prestakuntza teknologikoa hobetu.

Hemen aurkituko duzu informazio gehiago. Zalantzak edota argitasunak eskatzeko IVAPera deitu: Gorka Arana (g-arana@ivap.es, 945-017653)