Karlos Zabala, itzulpengintzako Euskadi Saria

2005 Urria 19
Karlos Zabala, itzulpengintzako Euskadi Saria

Karlos Zabalak (Irun, 1963) irabazi du 2005eko itzulpengintzako Euskadi Saria Emile Zolaren Parisen sabela (Le ventre de Paris) lanarengatik.

2005eko Euskadi Saria

2005eko Euskadi Saria

Jatorrizko testuarekiko Zabalak erakutsitako fideltasunak bultzatuta saritu du epaimahaiak Parisen sabela. Karlos Zabalarekin batera sari honetan finalista geratu diren beste itzulpenak honako hauek izan dira:

- Oscar Arana (Lotsaizuna. Coetzee, J. M., Elkar)
- Julen Gabiria (Peter Pan. James Matthew Barrie Alberdania & Elkar. Literatura Unibertsala 112)
- J.K. Igerabide (Nire aitaren fusila. Hiner Saleem, Alberdania)

Parisen sabela Literatura Unibertsala bildumaren barruan argitaratu da (111 zk) eta aurki, beste bi lan ere plazaratuko ditu Karlos Zabalak bilduma berean, Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeen eskutik:

- MALRAUX, André - L'espoir
- ANDRIC, Ivo - Na drini cuprija (Drina ibaiaren gaineko zubia)

KARLOS ZABALA OIARZABAL

Irunen jaio zen 1963an. Euskal Filologian lizentziatua da eta Itzulpengintzan Masterra egina. Itzulpengintza eta literatur sorkuntzan erabat murgildu aurretik dantza-klaseak eman zituen, txokolate-fabrika batean lan egin zuen eta euskarako irakaslea izan zen DBHko 3. eta 4. mailan. Zazpi urtez Arabako Aldizkari ofizialeko itzultzaile ere izan da. Hainbat ipuin, poesia eta itzulpenen egile, azpimarratzekoak dira Plazara aldizkarian egindako lanak. Irun Hiria poesi saria irabazi zuen "Mende akabera" liburuarekin (1994), hala nola. 2002 urteko Haur eta Gazte Literaturako Lizardi saria "Karakol txikiren ipuinak" lanarengatik.

Besteak beste, itzulpengintzan egindako lanen artean aipagarriak dira, Literatura Unibertsala bildumako aurreko aroan, Ibaizabal argitaletxearen ardurapean kaleratu zen Jules Verneren Mikel Strogoff (97 zk.) eta Txalapartak 2003 urtean kaleratutako João Ubaldo Ribeiroren Buda zoriontsuen etxea (A casa dos budas ditosos).

Liburu eta sari honi buruz gehiago:

Berria 2005-10-19koa
Liburuaren aurkezpena
Susa