Literatur Itzulpengintzari buruzko Jardunaldiak Tarazonan

2005 Iraila 27
Literatur Itzulpengintzari buruzko Jardunaldiak Tarazonan

Tarazona, 2005eko urriaren 21etik 23ra Antolatzaile: ACEtt - Casa del Traductor Tarazonako Itzultzaile Etxean egingo dira, ohi bezala, Literatur Itzulpengintzari buruzko XIII. Jardunaldiak. Literatur itzulpengintzaz Espainian egiten den bilkura nagusia da eta ospe handiko idazle bat izaten du gonbidaturik. Aurtengo edizioan, gonbidatua José María Guelbenzu izango da.

Jardunaldiok lehenengoz 1993an antolatu zirenez geroztik, beti egin dira Tarazonako Itzultzaile Etxean.

Aurtengo egitarauan azpimarratzekoak dira haur literaturaren itzulpengintzari buruzko mahaingurua, itzulpen kontratuei buruzko eztabaida eta itzulpen lantegiak.

Egitarauaren xehetasunak:
Casa del Traductor de Tarazona