"Interpretazio Sozialaren Oinarriak" Unibertsitate-ikastaroa EHUn

2005 Iraila 1
"Interpretazio Sozialaren Oinarriak" Unibertsitate-ikastaroa EHUn

Interpretazio Sozialaren Oinarriak deituriko Unibertsitate-Ikastaroa antolatu du EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateak .

Ikastaroaren helburua Interpretazio Sozialean gaitutako profesionalak prestatu eta beste herrialde batzuetan profesional horiek daukaten akreditazio berdina bultzatzea da.

Interpretazio Sozialak inmigranteen komunitateari begira lan egiten du eta pertsona bakoitzak hobekien ezagutzen duen hizkuntza erabiltzea ahalbidetzen du. Horrela, pertsona horiei Zerbitzu publiko guztiak berdintasunez erabiltzea bermatzen zaie, erabiltzaile eta hornitzaileen arteko kultura-mugak gaindituz.

Ikasleek ezagutza teoriko eta praktikoa jasoko dute, zein oinarrizko teknikei buruz, zein protokolo eta kode etikoei buruz. Ikastaroa 2005eko urrian hasi eta abenduan amaituko da eta moduluka eratuta dago.

Aurreinskripzioa irailaren 1etik urriaren 7ra izango da.

Informazio gehiago honako helbidean:Interpretazio Sozialaren Oinarriak

Posta helbidea : interpretacionsocial@vc.ehu.es