SDL enpresak Trados erosi du

2005 Ekaina 24
SDL enpresak Trados erosi du

SDL International nazioarteko itzulpen agentziak (munduko hirugarrena da lan bolumenean) adierazi du Trados itzulpen memoria tresnak egiten dituen enpresa erosiko duela, uztailean SDLko akziodunek hala onesten badute.

Erosketa horren bitartez sor daitekeen negozioaren gorabeherak albora utzita, elkarketak zalantzak piztu ditu itzulpen munduan. Izan ere, orain arte Trados hizkuntza tresnen egile hutsa izan da, baina SDL horrez gain nazioarteko itzulpen agentzia indartsu bat da. Trados erosita, gainerako agentzien gainetik jar daiteke, horietako asko Tradosen erabiltzaile baita gaur egun.

Horrez gain, Tradosen erabiltzaile diren itzultzaile askok ziur jakingo nahi lukete hemendik aurrera laguntza teknikoa jasotzen jarraituko ote duten, lizentzia erosi zutenean hitz emanda bezala.

Argibide gehiago nahi izanez gero, ingelesez irakur daiteke SDLren prentsa adierazpena.