Hiru itzulpen plazara

Alberdania argitaletxeak hiru itzulpen argitaratu berri ditu, horietako bi erdaretatik euskarara eta bat euskaratik gaztelerara.
Agota Kristof-en Berdin dio (C'est égal) liburuak hogeita bost kontakizun labur biltzen ditu, eta Eskarne Mujika Gallastegik euskaratu du. Lehendik, Agota Kristof-en Atzo (Hier) euskaratu eta argitaratu zuen, 2003an, Literatura Unibertsaleko Bildumaren barnean Eskarne Mujikak.
Urrutira bidalia izenburua daraman liburuan, Li Bai VIII. mendeko txinatar poetaren 49 poema euskaratu dituzte, Albert Galvany sinologo eta itzultzaileak eta Pello Otxoteko poetak.
Liburu honen inguruko albisteak:
(05/06/04) Berria
(05/06/05) Gara
Arantxa Iturberen Ya ni siquiera es tarde (Lehenago zen berandu) ipuin liburua itzuli du gaztelerara Jorge Gimenezek, Alberdania argitaletxeak euskal literatura itzultzeko lehendik ere ongi urratua duen bideari jarraiki.