Haur eta gazte literaturaren iberiar biltzarra

2005 Maiatza 27
Haur eta gazte literaturaren iberiar biltzarra

OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil) erakundeak, APPLIJ (Associaçao portuguesa para a promoçao do livro infantil e juvenil) erakundearen lankidetzaz, Haur eta gazte literaturaren III. iberiar biltzarra antolatu du Valentzian, 2005eko ekainaren 27tik 30era.

Irakurketa, identitateak eta globalizazioa

Irakurketa, identitateak eta globalizazioa

Iberiar penintsulako haur eta gazte literatura aldaketa sakon batean murgildurik dago, esparru guztietan: sorkuntza, edizioa, itzulpena hedapena, banaketa, bitartekaritza eta irakurle berria. Bidegurutzean da egungo literatura: alde batetik, lokalismotik globalizaziora doan bidea; bestetik, populismotik elitismora doan estrata.

Gaitza da benetan haur eta gazte literatura bidegurutze horretan ongi kokatzea. Antolatzaileek gura dute, hain zuzen, mintzaldi, eztabaida eta mahai inguruen bitartez biltzarra izatea argitasuna bilatzeko aukera bat.

Biltzarreko egitaraua kezka horien lekuko argia da.

OEPLIren partaide dira:

Argibide gehiago:
Haur eta gazte literaturaren III. iberiar biltzarra