Itzultzaileentzako inkesta sarean

2005 Maiatza 24
Itzultzaileentzako inkesta sarean

Saarland Unibertsitateko Hizkuntzalaritza aplikatuko Saila ( Saarbrücken , Alemania) inkesta bat egiten ari da sarean itzultzaileek eta interpreteek terminologia kudeatzeko erabiltzen dituzten bideez eta tresnez.

Galdeketaren xedea da jakitea terminologia kudatzeko tresnak zenbateraino dauden zabalduak itzultzaileen eta interpreteen artean. Bide batez, inkestaren emaitzak erabiliko dituzte baita ere terminologia kudeatzeko tresna horiek erabiltzaileen beharretara egokitu eta doitzeko ikerketetan.

Galdeketak bost zati ditu:

  1. Informazio pertsonala
  2. Lan ingurumena
  3. Itzulpengintza
  4. Terminologia kudeaketa
  5. Terminologia erauzketa.

Galdeketa betetzeko ez da aurrez terminologia kudeaketaz deus ere jakin beharrik, termino «ulergaitz» guztiak azalpen labur batez lagundurik baitoaz. Batez beste, galdeketa osorik betetzeko 10 bat minutu besterik ez da behar.

Inkesta hemen egin daiteke: