Montserrat Gurguí eta Hernán Sabaté: «Enrevesado Ellroy»

2005 Maiatza 4
Montserrat Gurguí eta Hernán Sabaté: «Enrevesado Ellroy»

Montserrat Gurguí eta Hernán Sabaté itzultzaileek hitzaldia egingo dute 2005eko maiatzaren 12an, 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, James Ellroy estatubatuar idazlearen itzulpenaz.

Ellroy itzultzearen zailtasuna: informazioa transmititzea eta estiloa errespetatzearen arteko konpromisoa. L.A. Confidential-ez geroztik Ellroyk literatur estilo berezia garatu du, erabat heterodoxoa eta originala. Hitzaldian halako testu bereziekin itzultzaileek duten harremana nolakoa den adierazten saiatuko dira. Adibideen bitartez, itzulpenetan sortzen diren zailtasunak erakutsiko dituzte, bide batez autorearekin izan dituzten harremanei buruzko pasadizo eta gertaera bitxiak kontatuz.

Hernán Sabaté Ingeles Filologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta literatur itzultzailea da azkeneko 30 urteotan. Berrehun liburu baino gehiago itzuli ditu.

Montserrat Gurguí Filologia Hispanikoan llizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Itzultzailea da azkeneko 20 urteotan. Ehun liburu baino gehiago itzuli ditu.

James Ellroyri dagokionez honako idazlanak itzuli dituzte Ediciones B argitaletxerako: H.Sabaték bakarrik: Jazz Blanco (1993), América (1996). M. Gurguírekin batera: Mis rincones oscuros (1998), Ola de crímenes (1999), Seis de los grandes (2001), Clandestino (2001), Destino: la morgue (2004) eta Rick ama a Dona (argitaratzeko).

Egilearekin zerikusia duten jarduerak: beste hitzaldi eta mintegi batzuen artean, egileari egindako elkarrizketa Té con James Ellroy, 2001eko maiatzean The Barcelona Review aldizkarirako.