Boloniako Haur Liburuen Azoka 2005eko apirilaren 13tik 16ra

Aurtengo ekitaldian Boloniako Haur Liburuen Azokak itzultzailearen zeregina nabarmenduko du, haurrentzako literatura eta argitalpenak, oro har, garatu eta mundura zabaltzeko.
Azokaren lau egunetan, italiar literatur itzultzaileen Biblit taldeak Itzultzaileen Zentroa gidatuko du, itzultzaileek elkartu, besteren esperientzien berri izan eta giro lasaian kafe bat hartzeko elkartokia hain zuzen. Gainera, mundu guztiko itzultzaile elkarteek aukera izango dute bertan argitalpenak eta era guztietako informazioak banatzeko.
Itzultzaileen Zentroan hitzaldiak ere izango dira:
Apirilak 14, osteguna
- 12:30 Giovanni Nucci (Edizioni argitaletxea): «Haur literaturaren itzulpena»
- 15:00 Andrea Plazzi (itzultzailea): «Komikien itzulpena»
- 16:00 World Directory Of Children's Book Translators datu basearen aurkezpena, Boloniako Haur Liburuen Azokak egindakoa Unesco Clearing House for Literary Translation erakundearen laguntzaz.
- 17:00 Marina Rullo: BIBLIT (literatur itzulpengintzako Italiako posta zerrenda garrantzitsuena)
Apirilak 15, ostirala
- 11:00 Roberto eta Michele Piumini: «Haurrentzat idatzi eta itzuli»
- 15:00 Notturno aretoan, mintegia itzulpengintzaren zereginaz kulturen arteko loturak sendotzeko:
Irudiak sortu - Haurrentzat idatzi eta itzuli
- Mauro Rosi, UNESCO (Kultura Alorra, liburu eta itzulpen politikako aditua): «Testuen arteko zubiak. Hogei urteko literatur trukeak Index Translationum bitartez»
- Laura Cangemi (haur liburuen itzultzailea, batik bat suedieratik): «Suediar haur liburuak, edo sexuari buruz betidanik jakin nahi izan duzuna eta inoiz irakurtzeko aukerarik izan ez duzuna»
- Elena di Giovanni, (Forliko Unibertsitatea; International Association for Translation & Intercultural Studies elkarteko kidea): «Itzulpena, berridazketa eta bestearen berregintza Walt Disneyren filmetan»
- Nilli Cohen (Institute for the Translation of Hebrew Literature): «Hebrear literaturaren itzulpena»
- Zuzendari: Simona Mambrini, itzultzailea
Mintegi honetan World Directory Of Children's Book Translators, datu basea aurkeztuko da, Boloniako Haur Liburuen Azokak egindakoa Unesco Clearing House for Literary Translation erakundearen laguntzaz.
Argibideak:
Boloniako Haur Liburuen Azoka
Itzultzaileen Zentroa
Piazza Costituzione, 6
40127 Bologna (Italia)