Itzulpengintza eta interpretazio jardunaldiak Madrilen

2005 Martxoa 21
Itzulpengintza eta interpretazio jardunaldiak Madrilen

Expolingua erakusketaren 18. edizioaren barnean, Itzulpengintza eta Interpretazio Jardunaldiak izango dira Madrilen 2005eko apirilaren 8an. Besteak beste, jardunaldiotan izanen da Eneko Oregi, EIZIEko kidea eta Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna. Jardunaldiak Casa de Campo-ko Azokagunean izango dira, Madrilen.

Behin-behineko egitaraua hau da:

Itzulpengintza eta Interpretazio Jardunaldiak
2005eko apirilaren 8an

10:00
Europar Batasunaren itzulpen arau berriaren aurkezpena:
Juan José Arevalillo (ACTko lehendakaria)

10:45
Mahai ingurukoa: Europar Batasunaren itzulpen arau berria:
Juan José Arevalillo (ACTko lehendakaria)
Miguel Muñoz (ACTko sortzailea, Komiteko lehendakaria)
Antonio Martín (Cálamo&Cran)
Eneko Oregi (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala)
Mª Luisa Romana (Asetrad-eko zuzendaritza batzordea)

12:00
Itzultzaile autonomoa mikroenpresa gisa:
César Espinel eta María Barbero (Asetrad)

12:45
Teknologiaren azken belaunaldia: kudeaketa globaleko sistemak eta itzultzaileen integrazioa:
Heinz Rudolph (Albisa)

13:15
Letren esparruko profesionalentzako lanbide aukerak:
Antonio Martín (Cálamo&Cran)

16:00
Merkatu azterketa:
Dorothy Orff (ACT)

17:00
Itzulpen automatikoko zerbitzuaren aurkezpena:
Juan Pedro Basterrechea eta John Urresti (Instituto Cervantes)

17:45
Itzultzaileentzako zerbitzua Centro Virtual Cervantes-en:
Miguel Marañón (Instituto Cervantes).

18:30
Euskadiko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala: administrazio elebidunaren esperientzia:
Eneko Oregi (Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna)

19:15
Ikus-entzunezkoen itzulpena:
Universitat Pompeu Fabra - Institut Ramon Llull

Egitaraua behin-behinekoa da eta aldatu egin daiteke.

Argibide gehiago:
http://www.expolingua.es/jornadas.html