Interprete batek zabaldu du afganiar lehen bloga

2005 Martxoa 15
Interprete batek zabaldu du afganiar lehen bloga

Waheed izeneko interprete gazte batek zabaldu du 2005eko martxoaren 8an Afganistango lehen bloga, ingelesez idatzia. Egileak Estatu Batuetako armadarentzat interprete gisa lan egiten du Kabulen.

Google Blogger zerbitzuan sortu den bitakora berriaren izenburua, Afghan Warrior, argigarria izan daiteke, lehen mezuaren zati harrigarri batzuk zuzen ulertzeko, adibdez hau «Hauteskundeen ondotik gobernu berriak ministerio berri sortu zuen, Emakumeen Gaietarako Ministerioa hain zuzen, eta hartara beren arazoak erraz konpon ditzakete emakumeek».