Rosetta: software librea itzultzeko web tresna bat

2005 Urtarrila 24
Rosetta: software librea itzultzeko web tresna bat

UbuntuLinux taldeak Rosetta izeneko ataria sortu du, GNU/Linuxeko softwarea hizkuntza guztietara itzultzeko asmoz. Rosetta ataria Ubuntu Launchpad proiektu orokorraren zati bat da, Linuexeko erabiltzaileei hainbat baliabide eskaintzeko sortua.

Rosetta atariaren helburua da software librea itzultzeko lana ahal den gehiena erraztea, bai itzultzaileei, bai softwaregileei. Horrela, softwaregintzan ari direnek PO fitxategiak bidaltzeko aukera izango dute, eta horiek web moduko itzulpenerako interfaze batean agertuko dira. PO fitxategiak beti egongo dira eskuragarri atarian.

Rosetta ataria Ubuntu Launchpad proiektu orokorraren zati bat da, Linuexeko erabiltzaileei hainbat baliabide eskaintzeko sortua.

Badago, baita ere, Rosetta-users izeneko posta zerrenda, tresna berri hori erabiltzean sor daitezkeen arazoak argitzeko.