Antton Garikano, itzulpengintzako Euskadi Saria

2004 Urria 15
Antton Garikano, itzulpengintzako Euskadi Saria

Antton Garikanok (Tolosa, 1967) irabazi du 2004ko itzulpengintzako Euskadi Saria, Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara lanagatik.

Aurtengo itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi duen Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara itzulpena Literatura Unibertsala bilduman (107. zk.) argitaratu zen, bildumaren aro berrian, Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeen ardurapean.

Literatura Unibertsala bilduman beste hainbat lan ditu argitaratuak, Ibaizabal argitaletxearen eskutik:

  • E.T.A Hoffmann-en Ipuin fantastikoak (13. zk.)
  • Dostoievski-ren Jokalaria (34. zk.)
  • Virginia Woolf-en Farorantz (33. zk.)
  • A.von Chamisso-ren Peter Schlemihls-en istorio miresgarria (46. zk.)
  • Katherine Mansfield-en Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk (75. zk.)
  • Alfred Döblin-en Berlin Alexanderplatz (86. zk.)

Laster argitaratuko den Toni Morrisonen Beloved euskaratzen aritu da The Banff Centren (Kanada).

Agustin Otsoa de Eribekoren Eraztunen jauna eta Fernando Reyren Ararat mendiaren sumina (hau ere Literatura Unibertsala bilduman argitaratua, 104. zk.) izan ditu lehiakide.

Senez 22 alean, Antton Garikanorekin solasean elkarrizketa argitaratu zen, 2000 urtean.


(Argazkia: Zaldiero)