Ikastaroa: interpretazio sozialaren oinarriak

2004 Uztaila 16
Ikastaroa: interpretazio sozialaren oinarriak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Immigrazio Zuzendaritzak ikastaro bat antolatu dute interpretazio sozialaren gainean. Programaren bidez interpretazio sozialean gaitutako profesionalak prestatu, eta etorkinentzako politika aurreratuak dauzkaten beste herrialde batzuetan profesional horiek duten akreditazio berdina sustatu nahi dute.

Ikastaroa talde hauentzat izan daiteke egoki:

  • Itzulpen eta interpretazio ikasketak amaitutakoak, edo azken ikasturteko ikasleak.
  • Zerbitzu publikoetan interpretazio-esperientzia daukaten atzerritarrak.
  • Unibertsitate-titulua izanda, interpretazioko jakintza-maila gutxienekoa dutenak (gazteleraren eta aukeratzen den atzerriko hizkuntzaren jakintza frogatu beharko da).

Interpretazio sozialaren egitekoa da immigranteei zerbitzu publikoak (hezkuntza, justizia, osasuna eta abar) berdintasunez erabiltzeko bidea bermatzea; horretan dihardute, hain zuzen, interprete sozial profesionalak.

Ikastaroaren xehetasunak

Antolatzaile: EHU eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Immigrazio Zuzendaritza

Non: Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea (Gasteiz)

Noiz: 2004ko iraila-urria

Ordutegia: irailean, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; urrian, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, beti 09:00etatik 14:00etara.

Aurrez izen ematea: 2004ko uztailaren 10etik irailaren 10era.

Ikastaroari buruzko zehaztasun gehiago helbide honetan:
http://www.vc.ehu.es/filologia/Diploma-euskara.pdf