Augustin Zubikarai zendu da

2004 Uztaila 13
Augustin Zubikarai zendu da

Atzo, 2004ko uztailaren 12an, Augustin Zubikarai zendu zen 90 urte zituela. Antzerkia, poesia, narratiba eta kazetaritza landu zituen, bai eta itzultzaile lanak egin ere. Lehenagoko belaunaldietako idazle-itzultzaileek eginiko lana eskertzeko, beste zortzi itzultzailerekin batera, EIZIEk 1996an ohorezko bazkide izendatu zuen.

Izendapenarekin batera, EIZIEk itzultzaile horien lan batzuk jasotzen dituen Itzulpen Antologia II izeneko liburua argitaratu zuen 1998an. Bertan, Gregorio Monreal idazlearen Bizkai'ko Batzar Nagusiak izeneko itzulpenaren hirugarren atala argitaratu zen.

Augustin Zubikarai Ondarroan jaio zen, 1914ko azaroaren 3an. Saturraran eta Gasteizko apaigaitegietan egin zituen ikasketak. 1937an Eguna egunkariko erredakzioburu izendatu zuten eta geroztik beste hainbat aldaikaritan hartu zuen parte: Argia, Egan, Zeruko Argia etab.