Nazioarteko literatur itzulpengintzako udako ikastaroa

2004 Uztaila 5
Nazioarteko literatur itzulpengintzako udako ikastaroa

Itzultzaile, idazle, argitaratzaile eta literatur profesionalendako BCLTren bosgarren nazioarteko udako ikastaroa egingo da 2004ko uztailaren 4tik 10a bitartean, Literatur Itzulpengintzarako Britainiar Zentroan (BCLT) , East Angliako Unibertsitatean , Norwich-en, Erresuma Batuan.

Aste beteko lana izango da narrazioak eta poesia itzultzen hizkuntza askotatik, besteak beste euskara, ingelesa, alemana, gaztelera, frantsesa edo italiera. Egunero lantegi bana izango da testu labur baten egilearekin eta haren itzultzailearekin, eta horrez gain mahai inguruak, irakurraldiak eta mintegiak izango dira.

Ikastaroaren babesle dira: EC Culture 2000 Programme, Arts Council England, Goethe-Institut, Casa del Traductor Tarazona, Institut Français, The Stephen Spender Memorial Trust, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, EIZIE, eta Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioa.

Argibide gehiago (ingelesez) ikastaroak izeneko atalean.